Jantokia

HH1etik Batxilergorainoko ikasleek bazkal dezakete gure jantokian.

Aspaldian menu osasuntsu baten aldeko apustua egin genuen eta hauek dira oinarriak: Bertan sukaldatzen dugu bazkaria egunero. Menuan, bertako eta sasoiko elikagaiei ematen diegu lehentasuna eta erabilitako lekale eta barazkien %80 Arabako elikagai ekologikoak dira.

Ikasleen txandaka bazkaltzen dute adinaren arabera eta txikienek beraien jangela propioa dute.

Jantokia eguneroko edo noizbehinka erabil daiteke.

Menuak webgunean izaten ditugu ikusgai