Kontseilu Errektorea

Ikastolako gestio arrunterako organoa. Berari dagokio, beraz, ikastolaren eginbide orokorrak zuzentzea, Batzar Nagusiak ezarritako irizpideak jarraituz.

 

Osaketa:

Bazkide erabiltzaileen ordezkariak, 5 ordezkari, eta lan bazkideen ordezkariak, 5 ordezkari.

  • Lehendakaria: Liher Larrea

  • Lehendakari ordea: Elena Fernández

  • Idazkaria : Marta Correa

  • Gainerako kideak: Encarni García / Leire Tellitu / Idoia Bedialauneta / Noemi Gámiz / Aideko López de Arbina / Virginia Ugarte / Ibai Ruiz de Aretxabaleta

 

Funtzioak:

  • Bazkideen onarpenei eta bajei buruz erabakitzea.

  • Zuzendaria izendatzea.

  • Kooperatibaren martxa antolatzea, gidatzea eta ikuskatzea.

  • Batzar Nagusiari Urteko Plana eta Plan Estrategikoa aurkeztea.

  • Kooperatibaren helburuak betetze aldera beharrezkoak diren edo komenigarri izan daitezkeen egintza eta kontratuak egitea.

  • Ohiko eta Aparteko Batzar Nagusirako deialdia egitea eta haien erabakiak betearaztea.