ERAGITEN proiektua

IKASLEEN HIZKUNTZA ERABILERAN ETA KALITATEAN ERAGITEN

Prestakuntza egitasmo honen azken helburua gure ikasleengan euskararen erabileran eta kalitatean modu positiboan eragitea da. Horretarako, Irakasleen Prestakuntza Gogoetatsua izeneko prozesuari ekin diogu 2019-2020 ikasturtean, Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsitateko UHEZI falkultatearen arteko elkarlanaren baitan, Euskal Herriko beste hanbat ikastolarekin batera.

EUSKARAREN ERABILERAN ETA KALITATEAN ERAGIN

Prestakuntza eredu honen ardatza gelako praktikak dira, interakzio didaktikoa hau da, ikasle-irakasle eta ikasleen artean ematen diren elkarrizketa egoerak aztertu, berdiseinatu eta aberastea du egiteko nagusia.

 

PRESTAKUNTZA EREDUA

Praktikan oinarritua

Gelako errealitatea erdigune

Irakasleen jarduna ardatz