Aniztasunaren trataera

ORIENTAZIO PEDAGOGIKOA

Taldeko zein banakako ekintzen bitartez ikasleari bere ibilbidean laguntzea da gure xede nagusia eta, horretarako, gizarteratzeko estrategiak eskaintzen dizkiogu eta bizitzan, bere osotasunean, aurrera egiteko baliabideak garatzen laguntzen diogu.

Ikaslearen ibilbide osoan, aholkulari psikopedagogikoak, Pedagogia Terapeutikoko espezialistak, tutoreak, irakasleak eta Hezkuntza Premia Bereziko laguntzaileak elkarlanean ari gara izaera eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonenganako errespetuan oinarritzen den laguntza eskainiz. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen balorazioa, deskribapena eta esku-hartzearen diseinua burutzen dugu aholkulariok eta familiekin eta tutoreeekin batera gauzatzen dugu ikaslearentzat diseinatutako berariazko esku-hartzea.