Zaintza

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako zerbitzua da.

Zaintza zerbitzua goizean, eguerdian eta arratsaldean eskaintzen dugu ordutegi hauetan:

  • Goizean, 07:30etik 9:00etara edo 9:30era haurraren adinaren arabera.
  • Eguerdian, 12:30etik 13:30era, jangelan geldituko ez direnentzat.
  • Arratsaldean 16:30etik 17:00etara.

Adinaren arabera espazio eta begirale desberdinekin egongo dira haurrak goizetan. Eguerdian HH3ko gelan egongo dira eta arratsaldeetan Kukutekan.